Edukira joan

Christian Jürgensen Thomsen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christian Jürgensen Thomsen

museo zuzendari

Bizitza
JaiotzaKopenhage1788ko abenduaren 29a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaKopenhage1865eko maiatzaren 21a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, arkeologoa eta historiaurrelaria
Enplegatzailea(k)Danimarkako Museo Nazionala
KidetzaZientzien Errusiar Akademia
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Itzuli
Royal Danish Society for Fatherland History (en) Itzuli

Christian Jürgensen Thomsen (Kopenhage, 1788ko abenduaren 29aib., 1865eko maiatzaren 21a) historialari daniarra izan zen.

Bere gaztaroan Paris bisitatu ostean, numismatikarekiko jakinmina piztu zitzaion Danimarkara itzultzean. Horrek denboran zehar jazotako aldaketa estilistikoen inguruko interesa piztu zion.[1]

Trebakuntza akademikorik ez zeukan arren, 1816an gerora Danimarkako Museo Nazional bilakatuko zen Antzinatekoen Zainketa eta Bildumaketarako Erret Komisio-ko zuzendari izendatu zuten Kopenhagen (soldatarik gabeko ohorezko postua). Erakundeko horretarako antzinatekoak sailkatzen ziharduela proposatu zuen gerora ospea emango zion Hiru Aroen sistema.

Horretaz gain, Thomesenek brakteatoen, migrazio handien garaiko Europa Iparraldeko txanponen, inguruko lehen tratatu sistematikoak idatzi zituen (Antzinaroaren amaiera eta Erdi Aroaren hasiera).

Thomsenek tresnen aldaketa estilistikoak, dekorazioa eta testuingurua oinarri hartuta ikertu zituen Kopenhageko bildumako piezak; piezak aurkikuntza isolatuen testuinguruan ikertzearen garrantzia azpimarratu zuen, eta horren arabera hainbat aroren arabera sailkatu zituen (harria - brontzea - burdina).

Haren emaitzak Ledetraad til Nordisk Oldkyndighed (Eskandinaviako Antzinaroaren gida) aldizkarian argitaratu ziren 1836an, eta hainbat hizkuntzatara egindako itzulpenen bidez zabaldu ziren Europan zehar (1848ko itzulpen ingelesa, kasu). 1837an, tumulu batean egindako indusketek bere metodoa egiaztatu eta frogatzeko balio izan zioten..[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Trigger, B. 2006, p. 122
  2. Trigger, B. 2006, p. 127